Ekimena
Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria Tourrera eraman du Gure Eskuk
EITB.EUS
Col du Soudeten "freedom" hitza argiekin idazteko asmoa zuten baina lainoagatik, ekintza egokitu behar izan dute.
Euskal Herriaren eta Kataluniako erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia egin du larunbat iluntze honetan Gure Eskuk Col du Soudeten, Tourreko txirrindulariak hortik igaroko zirela aprobetxatuta.
ANC eta Llum i Llibertat kataluniarrekin elkarlanean antolatutako ekitaldia izan da. Larunbat iluntzean "Freedom" hitza argiekin idazteko asmoa zuten baina, lainoagatik, ekintza moldatu behar izan dute.
"Jende librea gara behelaino artean", adierazi du Gure Eskuk Twitter bidez, "ekintza egokitu behar izan dugu, baina aldarria ez: gure etorkizuna aske erabaki nahi dugu, eta bidea elkarrekin egingo dugu".
Jende librea gara behelaino artean. Ekintza egokitu behar izan dugu, baina aldarria ez: gure etorkizuna aske erabaki nahi dugu, eta bidea elkarrekin egingo dugu.
— Gure Esku (@Gure_Esku) September 5, 2020
Euskal Herria ¿ Catalunya. Junts arribarem més ràpids i més lluny.#Freedom #Askatasuna #Llibertat pic.twitter.com/CJ6aOJeNBy
Lasterketak sortzen duen arreta mediatikoz baliatuta, "Freedom" (askatasuna) hitza argiztatu nahi zuten Col du Soudeten (Ereta, Bearno), Frantziako Tourraren 9. etapa (Paue-Larüntze) igaro baino ordu batzuk lehenago.
Antolatzaileek "mezu argia" helarazi nahi izan diote "nazioarteari" ekimen horrekin: "Kataluniako gatazka eta Euskal Herrikoa berbera dela". "Herritarrek askatasunez erabaki nahi dute etorkizuna, eta sistematikoki ukatzen zaie aukera hori", gaineratu dute.