Itxi

Katalunia

Masek PDeCAT alderdian jarraituko du, politikako lehen lerrora itzuli gabe

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Azaldu duenez, "batzea helburu zuten proiektuetan 30 urtez egon ondoren" ezin zuen bere ibilbide politikoa "banaketa ekar dezakeen" proiektu batean amaitu.

Mas, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Artur Mas Generalitateko presidente izandakoak gaur nabarmendu duenez, PDeCAT alderdian jarraituko du ez duelako "banaketa ekar dezakeen" proiektu batean parte hartu nahi. Carles Puigdemont presidente ohiak sortutako alderdi berritik aldendu da, beraz, buruzagi katalana.

"Batzea eta integrazioa helburu zuten proiektuetan 30 urte eman ondoren, ezin nuen nire ibilbide politikoa banaketa ekar dezakeen proiektu batean amaitu", adierazi du prentsaurreko batean.

Horrez gain, argi utzi du ez dela politikako lehen lerrora itzuliko, A9ko kontsulta sustatzearren ezarritako gaitasungabetze-epea beteta duen arren. 

Albisteak (2)