Pilar Garrido
"Iglesiasek ez du Sanchezen onespenaren beharrik negoziatu ahal izateko"
EITB.EUS
Podemos-Euskadi alderdiko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, estatuko aurrekontuak inbestidurako gainontzeko alderdiekin onartu behar dira. Iglesiasen eraginkortasunaren alde egin du Garridok.
Pilar Garridok, Podemos-Euskadi alderdiko koordinatzaile nagusiak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan azaldu duenez, estatuko aurrekontuak Gobernuaren eraketa posible egin duten alderdi guztien artean onartu behar omen dira.
Podemos eta PSOE alderdien artean, aurrekontuen zirriborro bat adostu dutela adierazi du Garridok, baina berau finkatzeko negoziazioak eta bateraketak martxan jartzea ezinbestekoa dela adierazi du. Iglesiasen eraginkortasunaren alde egin du Garridok, eta bere hitzetan, "guztiekin hitz egin beharko luke Sanchezek, baina, gehienbat, koalizio-gobernua posible egin dutenekin".
"Eusko Jaurlaritzak emandako lehen urratsak ez zaizkigu batere gustatu”, adierazi du Garridok, baina "ikustear da oraindik ea zer-nolako neurri ekonomikoak ezartzen dituzten", adierazi du Garridok.