Itxi

NAFARROAKO PARLAMENTUA

COVID-19aren osteko gaixotasuna iraupen luzeko patologia gisa aitortzea eskatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Halaber, gaixo horiei kalitatezko osasun arreta eskaintzea eta ikerkuntzan inbertitzea eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Maria Chiviteren Gobernuari.

Nafarroako Parlamentua, hutsik. Artxiboko argazkia: EFE

COVID-19aren osteko gaixotasuna iraupen luzeko eritasun gisa aitortzeko eskatu zion atzo Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak Maria Chivite buru duen Gobernuari, adostasun zabalarekin onartutako ebazpen baten bitartez.

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak ebazpenaren aldeko botoa eman zuten. Navarra Suma abstenitu egin zen eta Podemos ez zen saiora agertu.

Halaber, Nafarroako Parlamentuak Maria Chivite presidentea buru duen Gobernuari eskatu dio gaixo horiei kalitatezko osasun arreta eskaintzea eta patologia berri horren ikerkuntzan inbertsioak egitea.

PSNk, Geroa Baik, Izquierda-Ezkerrak eta Podemosek bultzatutako ebazpenean, COVID-19a izan ostean zenbait pertsona jasaten ari diren zailtasunak bildu dituzte. Estatu espainiarrean 16.000 inguru dira, gaitzarekin kutsatutakoen % 10 inguru.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.