Itxi

Memoria Historikoa

Artxibatu egin dute 78ko sanferminengatik jarritako kereila

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

78ko sanferminak Gogoan! elkarteak iragarri du ebazpen horren aurkako apelazioko errekurtsoa jarriko dutela datozen egunetan.

Artxibatu egin dute 78ko sanferminengatik ezarritako kereila

Duela ia bi urte 78ko sanferminak Gogoan! elkarteak jarritako kereila artxibatzea erabaki du Iruñeko Instrukzioko 5. epaitegiak, auzia itxitzat emanda. Aipatu elkarte horrekin batera, German Rodriguezen senitartekoek, istiluetan zauritutako zenbait pertsonak, Peñen Federazioak eta Iruñeko Udalak aurkeztu zuten kereila, Nafarroako Parlamentuaren babesarekin.

78ko sanferminak Gogoan! elkarteak ohar baten bidez jakitera eman duenez, epailearen iritziz, afera epaituta dago jadanik.

Ildo horretan, horien esanetan, Justiziak bizkarra eman zienetik 40 urte igaro badira ere, Iruñeko epaitegiak garai hartako erabakia babestu du berriro, orduan emandako argudio berdinak erabilita.

"Hogei hilabetez izan dute kereila epaitegian, baina ez diote jaramonik egin", esan dute. "Berriro ere, Justiziak "muturrekoa" eman dio gizarteari, nahiz eta 78ko sanferminetan gertatutakoa ezagutzen duten hamaika lekuko dauden. Horietako askok, gainera, berretsi egin zuten German Rodriguez Poliziak hil zuela", adierazi dute.

Halaber, 78ko sanferminak Gogoan! elkarteak azpimarratu du epaitegiak ez duela inolako arazorik 1978an Iruñean gertatutakoa ikertzeko, eta froga berriak daudela.

Hori dela eta, aurreratu du ebazpen horren aurka apelazioko errekurtsoa jarriko dutela datozen egunetan.

Albisteak (3)