Itxi

Alderdi Popularra

Euskadiko PPren zuzendaritzak ostegun honetan aukeratuko du bere presidente berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Alfonso Alonsok otsailean eman zuen dimisioa eta harrezkero Amaya Fernandezek zuzendu du alderdia. Hautagai bakarra Carlos Iturgaiz izango dela ematen du.

Carlos Iturgaiz eta Carmelo Barrio Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

Euskadiko Alderdi Popularraren zuzendaritzak ostegun honetan bilera egingo du alderdiko presidente berria aukeratzeko. Alfonso Alonsok otsailean eman zuen dimisioa eta harrezkero Amaya Fernandez idazkari nagusia egon da kargu horretan.

EFE agentziak zabaldu duenez, Alderdi Popularraren zuzendaritzak ezohiko batzarra egingo du ostegunean eta litekeena da presidentegai bakarra Carlos Iturgaiz izatea.

COVID-19aren pandemiaren eraginez, biltzarra deitzeko aukera baztertu behar izan dutela azaldu dute PPko iturriek.

Edonola ere, gogora ekarri dute aurrez izan diren presidenteak ere (Antonio Basagoiti, Arantza Quiroga eta Alfonso Alonso) zuzendaritzak hautatu zituela eta ondoren batzar nagusi bat antolatu zutela erabakia berresteko.

Horrela, bada, ostegunean ezohiko bilera telematikoa egingo du zuzendaritzak Euskadiko PPren presidente berria izendatzeko eta aurrerago, osasun egoerak hobera egiten duenean, batzar bat antolatuko dute militanteek izendapena berresteko asmoz.

 

Albisteak (2)