Itxi

Indarkeria amaitzeko bidean

Berte Ahern Donostian egon da hainbatetan "Gobernuaren baimenarekin"

Erredakzioa

Bertie Ahern, Irlandako bake prozesuan funtsezkoa izan zen gizona, "Espainiako Gobernuaren baimenarekin"Donostian sarritan egon dela esan du.

Bertie Ahern Irlandako lehen ministroa izan zen 1997 eta 2008 urteen bitartean, eta herrialdeko bake prozesuan funtsezkoa izan zen. Gatazken prebentziorako azpitaldeko kidea da Munduko Ekonomia Foroan, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiarekin batera.

"Aurten hainbatetan egon naiz Donostian, baita lehengo urtean ere, Espainiako Gobernuaren baimenarekin", adierazi du Ahernek Euskadin egiten ari den lanaren inguruan galdetuta.

Une honetan Foroko bilera batean dago Abu Dhabin. Bertatik egin dizkio adierazpen hauek "Irish Times" Irlandako egunkariari. Gainera, "bilera birtualak ere egin ditugu, asko jota hamar egunero, Internet bitartez kontaktuan gaude", esan du.

Nigerreko deltako istiluak konpontzeko lanetan ere egon da Ahern eta hemendik aste gutxitara Jordaniara joango da Ekialde Ertainean bakea lortzen laguntzeko.

"Horrelako gauza asko egin ditut urte hauetan guztietan, baina gauza gehienak isilpean mantendu behar dira. Lan asko egin dut eta bidaia asko egin ditut, baina sekretupean gorde behar dira", esan du.

Foro honetako beste kide batzuk AEBek Israelen izan zuten enbaxadore ohia, Martin Indyk, Judy Cheng Hopkins NBEko goi-funtzionarioa eta Daniel Shapiro Negoziaketetarako programako irakaslea dira, besteak beste. Urte honen hasieran Belfasteko Akordiorako negoziaketetan presoak libre uztearen inguruko ikerketa aurkeztu zuten.

Lokarriren Bake Konferentzian egongo da

Lehendakariak ongietorria eman die Donostiara etorri diren buruzagi ohiei, besteak beste, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiari eta Erresuma Batuko Tony Blairri.

Ez du bere iritzia eman nahi izan eta ez dela gonbidatua izan esan du lehendakariak Bruselan egiten ari diren bilera batean.



Albisteak (1)