Itxi

Nazioarteko Konferentzia

Espainiako Gobernua ez da nazioarteko bake konferentzian izango

Erredakzioa

Presidentzia ministroak adierazi duenez, Gobernuko ordezkaririk ez da izango, ETAren inguruko sektore politikoak bultzatutako "eszenografiaren" barruan dagoen ekimena dela iritzi dio.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ramon Jauregui Presidentzia ministroak adierazi duenez, Espainiako Gobernua ez da datorren astelehenean Donostian ospatuko den nazioarteko bake konferentzian egongo. Bere ustez, ekimen hori ETAren inguruko sektore politikoak bultzatutako "eszenografiaren" barruan dago.

Diputatuen Kongresurako PSE-EEren Arabako zerrenda buruak, datorren azaroaren 20ko hauteskunde orokorretarako alderdiaren ardatz nagusiak aurkeztu ditu Gasteizen, prentsaurreko batean.

Presidentzia ministroa terrorismoaren amaiera "atzeraezin" baten bidean "gero eta itxaropentsuago" agertu da, eta azpimarratu du konferentzia hauetatik "haratago", ETAk armak behin betiko uztea dela.

Espainiako Gobernuak Donostiako Bake Konferentzian parte hartzeko gonbideterik jaso duen ez dakiela erantzun du Jaureguik, baina ETAren inguruko sektore politikoak bultzatutako "eszenografiaren" baitako ekimena dela azaldu eta Zapateroren Exekutiboa ez dela bertan izango ziurtatu du.




Bideoak (1)