Itxi

Bake Konferentzia

Aralar: 'Konferentzia urrats kualtitatiboa da bakearen bidean'

Erredakzioa

Alderdi abertzalea Donostian izango da ekimena "guztiz legitimoa eta demokratikoa delako, gizartearen garapen demokratikotik sortutakoa.

Aintzane Ezenarro eta Patxi Zabaleta, Aralarreko ordezkariak. Argazkia: Artxibo.

Aralarrek asteleheneko Nazioarteko Bake Konferentzian parte hartuko du, Donostian, "urrats kualitatiboa baita herri honen bakearen eta normalizazio polikoaren bidean".

Alderdiarentzat, "garrantzi handiko" ekimena da eta "aintzat hartzeaz gain", "eskura dagoen laguntza guztia" emango diote.

Era berean, Aralarrek azpimarratu egin du Bake Konferentzia ekimen "erabat legitimoa eta demokratikoa" dela gizartearen garapen demokratikotik sortutakoa.

Azkenik, Aralarrek esker ona agertu die Bake Konferentzian izango diren nazioarteko liderrei eta "ekimen hori aurre ateratzeko lan egin duten, eta lanean jarraitzen duteb, guztiei".


Albisteak (1)