Bake konferentzia
Ingelesez eginiko hitzaldi batek itxiko du Bake Konferentzia
Erredakzioa
Eguerdian iritsiko dira Bakearen Etxera Nazioarteko pertsona ospetsuak Konferentzian parte hartzera. 14.00tan hasiko da eta 17.00ak inguruan irakurriko dituzte ondorioak.
Donostiako Bakearen Etxean egingo da Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko Nazioarteko Konferentzia.
Programazio ofiziala:
Aieteko Kultur Parkean egingo da Konferentzia, Bakearen Etxean.
13:00 Nazioarteko pertsona ospetsuen iritsiera Eraikineko Sarrera Nagusira.
13:30 Partehartzaileen iritsiera sarrera nagusitik.
13:45 Konferentziaren aretoan irudiak hartuko dira. Photocall. Taldeka egingo da.
14:00 Konferentziaren lan saioaren hasiera.
17:00 Konferentziaren lan saioaren amaiera.
17:00 Nazioarteko pertsona ezagunek ondorioen berri emango dute (ondorioen irakurketa eta taldeko argazkia).
Ez da antolakuntzako ezta nazioarteko pertsona ospetsuekin elkarrizketarik izango.
Azken adierazpenak ingelesez egingo dira (aldibereko itzulpena euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez).