Itxi

Bakea eta elkarbizitza

Biktimen arteko "diskriminazio korapiloa askatu" nahi du Foro Sozialak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

"Memoria kritiko barnerakoia eraikitzen hasteko, bizi izan dugun ezer alde batera utzi gabe, 'kontakizunaren borroka' atzean uzteko baldintzak sortzeko", azaldu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko" proposamena aurkeztu du Foro Sozialak. "Indarkeria mota guztien biktima guztiei egia, aintzatespen ofiziala, justizia eta erreparazioa bermatu behar zaie, egungo diskriminazioa atzean utzita", azaldu du.

"Lehenbailehen" askatu beharreko korapiloetako bat dela uste du Foro Sozialak, euskal gizartea osatzen duten "pertsona guztiak eskubide zibil eta politikoen jabe" izateko.

Era berean, “pertsona presoen, iheslarien eta deserriratuen gaia behin betiko konpondu” behar dela uste dute, “salbuespeneko espetxe politika indargabetuz”.

“Memoria kritiko barnerakoia eraikitzen hasteko, bizi izan dugun ezer alde batera utzi gabe, ‘kontakizunaren borroka’ atzean uzteko baldintzak sortzeko, giza eskubide eta bake kulturan oinarritutako etorkizuna eraiki ahal izateko”, azaldu dute.

“Eztabaida kolektiboan parte hartzeko” prozesu bat martxan jartzeko “erronka” du Foro Sozialak, gai horien inguruko gogoeta egiteko, “elkarbizitza demokratikoa” eraikitzeko helburuarekin. Horretarako, “pertsona guztiek eskubide zibil eta politiko guztiak izatea oztopatzen duten osagai aztoratzaileak” zehaztu behar dira.

Proposamena Donostiako Aiete jauregian aurkeztu dute. Nazioarteko konferentziaren bederatzigarren urteurrena da. Ondoren ETAk jarduera armatua uzteko erabakia hartu zuen.

Foro Sozialak “eztabaida irekiak” egingo ditu datozen hilabeteetan, eta “elkarte, fundazio eta gizarteko eragileekin bilera-sorta publikoa” egingo du, “balizko ekimen bateratuak adosteko”.

Bestalde, “etorkizuneko elkarbizitza eraikitzeko beharrezko pausoen inguruan ekarpenak jasoko dituzte pertsona ospetsuen eskutik, maila publikoan zein pribatuan”, erantsi dutenez. Azkenik, “postontzi publiko bat” martxan jarriko dute, “edozein pertsonak bere ikuspegia, proposamenak eta kritikak partekatzeko”.

Albisteak (2)

Bideoak (1)