Bake Konferentzia
Jauregui:'Donostian esandakoa gorabehera, demokrazia garaile atera da'
Erredakzioa
Gertatutakoaren "kontakizun" posible bakarra, "milaka biktimen egiazko testigantza" izango dela nabarmendu du Presidentetzako ministroak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Donostiako Bake Konferentzian esandakoa gorabehera, demokraziak terrorismoa garaitu du da" esan du Ramon Jauregui Presidentetzako ministroa eta Arabako PSE-EEko Kongresurako zerrendaburuak. Horrez gain, gertatutakoaren "kontakizun" posible bakarra, "milaka biktimen egiazko testigantza" izango dela nabarmendu du Presidentetzako ministroak.
Jauregi Gasteizen PSE-EEk egindako ekitaldi politikoan izan da Txarli Prieto alderdiko idazkari nagusiareklin eta Yoalnda Vicente Senaturako Arabako zerrendaburuarekin batera. Ekitaldi horretan Donostian, astelehenean, egingo dute Nazioarteko Bake Konferentziaren inguruan aritu da.
Historia zalantzan ez jartzea
Presidentetzako ministroak PSE-EEk konferentzia horretan parte hartzeagaitik jasotako kritikak deitoratu ditu. Jaureguiren ustez, "ez da batere duina" euskal sozialistek terrorismoaren amaieraren bidean duten "historia handia, ahaleginez, sakrifizioz eta borrokaz egindakoa, zalantzan jartzea".
Jauregiren hitzetan, Konferentziatik espero duen gauza bakarra "ETAk guztiok espero dugun erabakia hartzeko balio izatea da, hau da, indarkeria behin behtiko uztea". "Horretarako balio badu, ondo dago", gaineratu du.