On line jarraipena
Horrela jarraitu dugu eitb.com-en Donostiako Bake Konferentzia
Erredakzioa
19:46. Espainiako Gobernuak, ETAri: "Besterik gabe, armak utzi behar dituzte".
Your browser doesn’t support HTML5 video
19:46. Espainako Gobernuak, ETAri: 'Besterik gabe, armak utzi behar dituzte'
19:32. Basagoiti: 'Edozein demokratarentzat adierazpen onartezina da'
19:06. Patxi López: "Alderdien mahaiak antolatzaileen beharrei erantzuten die herritarren beharrei baino gehiago"
19:04. UPyD: "Donostiako Adierazpenak biktimak eta demokrazia iraindu egiten ditu"
19:00. Espainiako Gobernuak ez du ezer esango Donostiako Konferentziako adierazpenaren inguruan
18:48. ERC: Espainia beldur da indarkeriaren amaierak Euskadiren subiranotasuna ekar dezakeelako
18:44. UPNrentzat "elektoralista" izan da Konferentzia
18:37. AVTren arabera, Konferentzia ETAren proiektu politikoari nazioarte mailan babesa emateko antzerki bat izan da
18:36. Currinek uste du adierazpenarekin bat datozela bileran parte hartu duten alderdi guztiak
18:35. Alternatibak dio "bake justu eta iraunkorrera eramango gaituen bidearen zutabeak" jarri direla gaur
18:20. Dignidad y Justiciak dio Konferentziaren adierazpena "kaka hutsa" dela eta Espainiako Inteligentzia Zerbitzuek ordaindu dutela.
18:15. EAJk ETAri nazioarteko ordezkariek esandakoa "entzuteko" eskatu dio eta "itxaropentsu" egoteko eguna dela esan du
18:09. Eragile guztiei pausoak emateko eskaera "argia" dela esan du Urizarrek (EA)
18:04. Basagoitik agerraldia egingo du arratsaldeko 19:00etan, Konferentziaren ondorioak baloratzeko
17:52. Euskal Herriko gatazkaren "konponbidea" izango dela esan du LABek
17:41. "Gatazka behin-betiko gainditzeko" itxaropen "leihoa" ireki egin dela uste du Ezker Abertzaleak
17:33. Argi adierazi dute ez direla ezer inposatzera etorri, gatazka luzeak konponduz lortutako esperientzia partekatzera baizik
17:24. 5. puntua: Aholku hauen bideratzea aztertzeko jarraipen batzorde bat eratzea proposatzen da
17:23. 4. puntuan eragile ez bortxatzaileei eta ordezkari politikoei bil daitezen deitzen diete gai politikoak lantzeko
17:22. 4. puntua: Elkarrizketa nazioarteko begiraleen bitartez bideratzeko aukera zabaltzen da
17:20. 3. puntua: Biktima guztien aitortza eta berradiskidetzea sustatzeko pausoak eman daitezela eskatzen dute
17:18. 2. puntua: Adierazpen hori egitekotan, Espainiari eta Frantziari aintzat hartzeko eta elkarrizketak abiatzeko eskatzen zaie
17:17. 1. puntua: ETAri armak utzi eta gobernuei gatazkaren ondorioei buruz negoziatzeko deia egiteko eskatzen zaio
17:16. Berti Ahernek esan du 50 urteko indarkeriaren ondoren bakea gaur bertan iristeko aukerak ikusten dituztela
17:15. ETAri adierazpen publiko baten bidez armak behin betiko uzten dituela iragartzeko eskatu diote
17:07. Hasi da agerraldia Donostian
17:00. Minutu gutxi barru hasiko da parte-hartzaileen agerraldia Donostian
16:27. Covite etorri da Bakearen Etxeko sarrerara eta dekalogo bat helarazi nahi die bitartekariei. Covite: "Trantsiziotik demokraziak jasan duen eraso gogorrena da, iraina biktimentzat"
16:15. ETAri, baldintzarik gabe, armak uzteko eskatzea exijitu die Egigurenek (PSE) Konferentziako parte-hartzaileei
14:45. Urizarrek alderdien mahai bat eskatu du, "indarkeririk gabe"
14:30. Urkulluk 'PEACE' plan bat aldarrikatu dio nazioarteko elkarteari
13:30. Dagoeneko Bakearen Etxean dira gaurko adierazpena adostuko duten bertako eta nazioarteko eragile guztiak
13:28. Bake Konferentzia hasi aurretik izan diren erreakzioak eta gonbidatuen argazkiak
13:26. Tentsioa hedabideen artean, Bakearen Etxean sartu eta irudi batzuk hartu ahal izateko
13:23. 27 telebista kamara. Minutu bana izango dute barruko irudiak hartzeko
13:19. Jonathan Powell Tony Blairren kabineteko buru ohia ere Bakearen Etxean da. Frantziako Barne eta Defentsa ministro ohia ere, Pierre Joxe, Bakearen Etxean da
13:11. Kofi Annan heldu da
13:04. Bakearen Etxea eleanitza da gaurkoan: euskara, gaztelera, ingelera, frantsesa.
13:01. Orain arte agintari gutxik egin dituzte adierazpenak hedabideen aurrean Bakearen Etxean sartu aurretik
12:56. Norvegiako lehen ministro ohia, Brian Currin buru duen Nazioarteko Bitartekari Taldearekin
12:49. Rebeka Uberak (Aralar) irabazlerik eta galtzailerik gabeko irtenbidea aldarrikatu du
12:45. Pello Urizar EAren bozeramailea: "Zoritxarrez ez gaude denok, baina denak batzea espero dugu"
12:40. Sordo (CCOO), Etxaide (LAB), Navas (EB) eta Ubera (Aralar) elkarrekin sartu dira Bakearen Etxean
12:37. Brian Currin biartekari hegoafrikarrak harrera egiten die iristen direne
12:32. Totorika: "ETAren amaiera lortzeko gaude hemen"
12:29. Uxue Barkos Geroa Bairen buruak lankide ohiak agurtu ditu Bakearen Etxera sartzerako
12:20. 30 minututan Annan, Adams, Ahern, Powell, Pierre Joxe eta Brundtland iritsiko dira.
12:13. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia iritsi dira. "Gaur, Donostia bakearen hiria da", esan du Izagirrek.
12:07. Lehen argazkia Bakearen Etxetik.
11:51. Kazetariak ere heltzen hasi dira. Guztira 200 profesional eta 70 hedabide daude akreditatuta.
11:30. Espainiako Gobernuak, alderdi politikoek eta biktimen elkarteek Konferentziari buruz hitz egin dute, hasi baino ordu batzuk lehenago.
11:15. Paul Riosek ez du adierazpenik egin heldu denean, zuzen-zuzenean sartu da eraikinean, Lokarriko beste kide batekin batera.
11:00. Paul Rios Lokarriko koordinatzaile nagusia iritsi da Bakearen Etxera. Ailegatzen lehena izan da.
09:00. Donostiak ETAren amaiera sustatuko duen Nazioarteko Bake Konferentzia hartuko du gaur. Gogora dezagun besteak beste Koffi Annan, Gerry Adams, Bertie Ahern eta Jonathan Powell izango direla bertan.