ETA-ren adierazpena
Horrela kontatu dugu ETAren komunikatuaren biharamuna eitb.com-en
Erredakzioa
18:43. Ban Ki-moon NBEren idazkari nagusiak ETAk jarduera armatua uztearen konpromisoa betetzea espero duela esan du.
18:43. Ban Ki-moon NBEren idazkari nagusiak ETAk jarduera armatua uztearen konpromisoa betetzea espero duela esan du.
18:38. Francisco Caamaño Justizia ministroak esan du ETA talde terroristak jarduera armatua uztearen adierazpenak ez duela prozesu judizialetan aldaketa bat bera ere ekarriko.
18:30. Kanadako Gobernuak ETAk jarduera armatua uzten duela dioen adierazpena ekintzek erakustea espero duela esan du.
16:54. ETAren presoen elkarteak espetxeko politika aldatzeko eskatu du, "kartzelan bizi diren egoera larriekin amaitzeko".
16:30 Europar Batasunaren ustez, ez da iritsi ETA Europar Batasuneko talde terroristen zerrendatik (sortu zenetik bertan sartuta dago) kentzea eztabaidatzeko unea.
16:25. Etxe Zuriak ETAk jarduera armatua behin betiko uztea "bakerako pauso historikoa" dela esan du, baina bide luzea geratzen dela aurretik promes hori betetzeko".
16:12. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak "indarkeriaren gaineko demokraziaren garaipenatzat" hartu du ETAren adierazpena, eta bere estatuak Espainia babesten jarraituko duela gaineratu du.
16:03. Jose Blanco Gobernuko bozeramailearen hitzetan, Gobernuari dagokio "adimenarekin" eramatea ETAren adierazpenaren osteko aroa.
15:53. Pello Urizar EAko idazkari nagusiak azaldu du orain Espainiako eta Frantziako Gobernuen txanda dela, eta presoen eskubideak ukatzea ezin dela onartu gaineratu du.
15:45. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi duenez, "hemendik aurrera, Gobernuek eta ETA taldeak berak heldu beharko dituzte gatazkaren ondorioak", besteak bestek, biktimak eta presoak.
15:26 Jaime Mayor Oreja Europako Parlamentuan PPko bozeramaileak esan du ETAren komunikatua "ETAren eta Rodriguez Zapateroren Gobernuaren artean itundutako proiektua" dela.
15:18. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, ETAk bere jarduera armatuarekin behin betiko amaitu duela esan ostean, Nazioarteko Bake Konferentziako adierazpeneko "beste lau puntuak" betetzeko eskatu du.
15:02. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak biktimen memoriaren balioak eta horiek sufritutako kalteak konpontzea hartzen duen bizikidetza baten alde egin du.
14:56. Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentearen ustez, Euskadin indarkeriaren amaiera "garaipena da, eta hala esango du euskal gizarteari egotzi behar zaion historiak".
14:45. EUDEL Euskal udalerrien elkarteak adierazi du ETAk behin betiko indarkeria uztea "Euskadin bakea lortzeko pauso garrantzitsua" dela.
14:21. Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak bakearen eraikuntzarekin konpromisoa hartzeko eta presoen eskubideak errespetatzeko dei egin die Espainiako eta Frantziako Gobernuei.
14:01. Brian Currinek "gatazka politikoa"ri heltzeko dei egin du.
13:54. Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak esan du "ETAren mundokoak" ohartu egin direla hiltzea ez dela "errentagarria".
13:45. ETB Brian Currin elkarrizketaren ari da. Jarraitu zuzenean.
13:44. Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak esan du ETAk "orain arteko urrats garrantzitsua" egin duela gatazka konpontzeko.
13:30. Lehendakariak iragarri du bilera-sorta abiatuko duela alderdi eta sindikatu guztiekin eta "ausardia" eskatu du "egoera berria"ri aurre egiteko.
13:21. Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak aurreratu du bere alderdiak ez duela onartuko "mahai teknikorik ezta politikorik ere".
13:20. Mikel Arana Ezker Batuko legebiltzarkideak ETArekin "elkarrizketa" abiatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, "gai teknikoak", hots, "desegitea, armak eta presoak" hizpide.
13:16. Lehendakaria hitz egiten ari da. Jarraitu zuzenean eitb.com-en eta ETB-2n.
13:07. Mario Iceta Bilboko gotzainak Elizaren laguntza esquían du "zauriak osatu eta zatiketa harresiak botatzeko".
13:03. Pello Urizar Eako idazkari nagusiak adierazi du Espainiako eta Frantziako Estatuei "aitzakiak agortu" egin zaizkiela "geldirik jarraitzeko".
13:01. Iñigo Urkullu EAJko presidenteak "bakearen, bizikidetzaren eta adiskidetzearen" alde lan egiteko dei egin du, ETAren terrorismoa "gainditu" den honetan.
12:55. Maixabel Lasa: "Historia ez da kontatuko borreroak diktatuta".
12:18. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak "ongietorria" eman die "bakeari eta askatasunari".
12:13. Espainiako gotzainek ohartarazi dute gizarteak ezin duela erakunde terrorista "ordezkari politiko" gisa onartu.
12:03. Ezker abertzaleak ohartarazi du ETAren indarkeriaren amaierak ez duela esan nahi "gatazka" konpondu denik.
12:01. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua Ertzaintzako buruekin bilduko da arratsaldean, terrorismoaren aurkako borrokan egindako lana eskertzeko.
11:59. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiak pozik jaso du ETAren iragarpena, eta espainiarren "ausardia" eta demokraziaren garaipena goratu ditu.
11:57. EAEko sozialistek Fernando Buesa PSE-Eeko bozeramaile zena omenduko dute gaur, 20:30ean, Gasteizko Askatasunen Lorategian. ETAk 2000ko otsailean hil zuen sozialista.
11:48. ETAren iragarpenaren aurrean, "arduraz" erantzuteko eskatu die ezker abertzaleak Espainiako eta Frantziako gobernuei.
11:30. Ezker abertzalean prentsaurrea. Jarraitu zuzenean eitb.com-en eta ETB-2n.
11:16. Antonio Basagoiti Euskadiko Ppren buruzagiak espero du ETAren "pertsiana jaitsiera negozioaren erabateko itxiera" ekarriko duela.
11:00. Iñigo Lamarca arartekoak esan duenez, "giza-eskubideak errespetatzeko balore demokratikoak gailendu dira".
10:54. Eusko Jaurlaritzak iragarri du, "egoera berri honetan" bizkartzainak kentzea aztertuko duela.
10:47. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea alderdi politikoei zuzendu zaie eta "terrorismoa eta indarkeriaren amaiera interes alderdikoiak lortzeko" ez erabiltzeko eskatu die, hauteskundeak gainean daudela eta.
10:46. Ramon Jauregik adierazi du ETA desegiteko prozesua "konplexua" izango dela.
10:23. Jose Manuel Durao Barroso Europar Batzordeko presidentearen iritzian, ETAk "jarduera armatua amaitzea" Espainiako herritarren eta instituzio demokratikoen "garaipena" da.
10:18. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldu nagusiak esan duenez, Espainia eta Frantziako gobernuek "jada ezinezkoa dute elkarrizketa politikoari uko egitea".
10:12. Txinako Gobernuak ere hitz egin du ETAren iragarpenaren harira: bakea lortzeko Espainiak egindako "etengabeko ahaleginak" nabarmendu ditu.
10:10. Maixabel Lasa Biktimei Laguntzeko Jaurlaritzaren departamentuko zuzendariak 11:00etan egingo du agerraldia.
10:02. Antonio Camacho Barne ministroaren arabera, "Poliziari eta Guardia Zibilari esker dago ETA garaituta". Espainiako gizarteak Estatuko segurtasun indarrekin "zor ordainezina" dutela nabarmendu du.
10:00. ETAren erabakia "ilusioz" hartu dutela esan dute euskal bizkartzainek, baina oraindik armak entregatu ez dituztela ohartarazi dute.
09:45. ETAren iragarpenak oihartzun zabala izan du nazioarteko hedabideetan.
09:28. Lehendakariak iragarri du "indar politiko guztiekin" hitz egingo duela, baita ezker abertzalearekin ere.