Itxi

ETAren adierazpena

AEBek 'urrats historikoa' antzematen dute ETAren adierazpenean

Erredakzioa

"Gure pentsamenduak biktimekin daude, ETAk hamarkada askotan egindako ekintzak pairatu zituztenekin" esan du Etxe Zuriak.

Etxe Zuriaren irudia, Washingtonen. Argazkia: EITB.

ETAk ekintza armatuak behin betiko uztea "bakearen bidean urrats historikoa" ematea dela adierazu du Etxe Zuriak, baina oraindik "promestutakoa gauzatzeko bide luzea" falta dela gaineratu du.

Komunikatu batean, ETAren terrorismoak eragindako 800 biktimak oroitu dituzte eta Espainiako Gobernuaren eta herriaren "ausardia" aintzatetsi du.

"Gure pentsamenduak biktimekin daude, ETAk hamarkada askotan egindako ekintzak pairatu zituztenekin" esan du Etxe Zuriak.

"Espainian eta mundu osoan demokrazia eta askatasuna bultzatzeko orduan Espainiako Gobernuaren eta herriaren ausardia aintzat hartzen ditugu", esaten du komunikatuak.

Etxe Zuriak azpimarratu duenez, Espainia eta AEBak aliatuak dira NATOn eta "Europan eta mundu osoan partekatutako interesak eta balioak bultzatzeko elkarlanean ari dira".

Albisteak (1)