Itxi

ETAren komunikatua

Espetxeko politika aldatzea eskatu dute ETAren presoen senideek

Erredakzioa

Etxeratek, besteak beste, honako neurri hauek hartzeko eskatu du: sakabanatzea amaitzea, 197/2006 doktrina indargabetzea (Parot Doktrina) eta gaixo dauden presoak aske uztea.

Etxeraten artxiboko irudia. Argazkia: EITB

ETArren presoen senideen elkarteak talde terroristak indarkeria uztearen erabakiari ongietorria eman dio ostiral honetan, eta espetxeko politika aldatzek eskatu du, "kartzelan bizitzen diren egoera larriekin amaitzeko".

Etxeratek, besteak beste, honako neurri hauek hartzeko eskatu du: sakabanatzea amaitzea, 197/2006 doktrina indargabetzea (Parot Doktrina) eta gaixo dauden presoak aske uztea.

ETAren presoen senideen arabera, talde terroristaren adierazpena "historikoa" da, "Euskal Herriko gatazkari irtenbide demokratikoa ematen diolako".

Albisteak (3)