AEB-KO HAUTESKUNDEAK
Bidenekin "Espainiak AEBetan aliatu bat izatea" espero duela esan du Chivitek
EITB.EUS
Twitterren argitaratutako mezu batean, Nafarroako presidenteak zoriondu egin du Joe Biden AEBko presidente hautatua.
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak espero du Joe Biden Etxe Zurian izanda "Espainiak eta Europak aliatu bat izatea berriz ere AEBetan".
Twitterren argitaratutako mezu batean, Nafarroako presidenteak zoriondu egin du Joe Biden AEBko presidente hautatua bere garaipenagatik.
Definitivamente gana Joe Biden. Espero que España y Europa vuelvan a encontrar en EEUU un aliado. #CongratulationsJoeBiden pic.twitter.com/3pOiHg0CYE
— María Chivite / ¿¿ (@mavichina) November 7, 202
Iñigo Urkullu lehendakariak ere zorion-mezua igorri dio Joe Biden AEBko presidente aukeratu berriari, sare sozialen bidez, eta bi herrien arteko "harremanak sendotzeko eta Euskadiren interesak defendatzeko" lanean jarraituko duela adierazi du.
Hainbat estatutan boto-zenbaketa oraindik amaitu ez bada ere, Pensilvanian garaipena baieztatu ondoren, atzo arratsaldean jakin zen presidentetza eskuratu zuela hautagai demokratak.
"Etapa berri bat hasten da. Etapa honetan harreman transatlantikoak eta aldeaniztasuna indartzea espero dugu", esan du Urkulluk bere zorion-mezuan.