Itxi

Presoak

ETAko beste bi preso hurbildu dituzte, bat Frantziatik estraditatu ostean

EITB.EUS

Leer en Castellano

Lierni Armendariz A Lamako espetxetik El Duesora lekualdatu dute; Iurgi Garitagoitia, berriz, Frantziako Lannemezanetik Espainiako Soto del Realera.

Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea. Argazkia: Efe

Lierni Armendariz eta Iurgi Garitagoitia ETAko presoak Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara lekualdatu dituzte, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Garitagoitia Frantziatik estraditatu dute, eta Espainiako Estatuko kartzela batean beteko du ezarritako zigorra. 

Armendariz A Lamako (Galizia) espetxean zegoen, Euskal Herritik 740 kilometrora. El Duesoko (Kantabria) kartzelan egongo da orain (etxetik 170 kilometrora).

Garitagoitiaren kasuan, estradizio baten ondotik etorri da lekualdatzea. Bilboko presoa Frantziako Lannemezanen zegoen, eta Espainieraratu ostean, Soto del Realen (Madril) beteko du zigorra.

Armendarizi Ernest Lluch sozialistaren hilketan parte hartzeagatik 47 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Garitagoitia Frantziako Estatuan atxilotu zuten 2009an, eta jendarme bat zauritzeagatik zigortu. Espainiako Estatuan egindako hainbat atentatu ere leporatu dizkiote, eta horiengatik ezarritako zigorra betetzen ari da orain.

Albisteak (2)