Iturgaiz: "EAJk aintzat hartu behar du PSEk ezkerraren alde itunak hausten dituela"
RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA
Gabonak baino lehen ostalaritza berriro irekitzearen alde egin du Euskadiko PPko presidenteak, Madrilgo Erkidegoa adibidetzat hartuta. PSE-EEk Irunen EAJri "ostikada eman diola" adierazi du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak pandemiaren aurkako borrokaren adibide gisa jarri du Diaz Ayusoren gobernua Madrilgo Erkidegoan: "Emaitza ezin hobeak ditu". PPko presidenteak murrizketa batzuk erlaxatzearen alde egin du, Madrilen ez baita ostalaritza itxi. "Euskadin ez dira laguntzak iritsi eta askok ez dakite berriro irekiko duten edo ez", deitoratu du buruzagi popularrak.
EAJren aurka egin du, "EAJk dituen batzokiak ezin dira ostalaritzaren sestra berean jarri". Iturgaitzen esanetan, "jendea kontzientziatzea" da Euskadin kutsatzeak murriztu dituena, ostalaritza ixtea baino gehiago.
"EAJk aintzat hartu beharko du PSE-EEk ezkerreko frontearen alde akordioak hausten dituela". PSE-EEk "ostikada" eman dio EAJri Irunen, Iturgaitzen ustez.
Ciudadanos alderditik Kontzertu Ekonomikoa berriro zalantzan jartzen duten ahotsen aurrean, Iturgaitzek Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan gogorarazi du Ines Arrimadasen alderdiarekin lortutako akordioak bere defentsa jasotzen duela. "Ez zait deserosoa gertatu, liderrak errespetatzen duela esan baitu".
Iturgatizek adierazi duenez, Espainiako Gobernuko presidenteak "Espainia suntsitzea du helburu". "Espainia merkealdian dago. Pedro Sanchezek gehien komeni zaizkion bazkideak hartuko baititu, Espainian pentsatu gabe: Kataluniako separatistak, Bilduko proetarrak, Podemoseko komunistak eta EAJ". Ildo horretan, Sanchezen bazkideek Espainia "gaizki joatea behar dute, Espainia zenbat eta okerrago egon orduan eta hobeto baitaude Sanchezen bazkideak eta Sanchezek berak; eta Sanchezi berdin zaio".
Iturgaizek garrantzia kendu dio Jon Inarrituk (EH Bildu) Senatuan ETAko biktima baten aitaren aurrean indarkeriaren gaitzespena egin izanari. "EH Bilduren alderdi politikoak terrorismoaren apologia txalotu du", esan du buruzagi popularrak, "indarkeria justifikatzen dute, gehienek". "Nazkatuta gaude gizarte moderno batean haur txikiak kriminalen omenaldietara eramateaz", gaineratu du.
Euskadiko PPko buruzagia harro agertu da Defentsa Ministerioak Loiolako Kuartelen "ostatu espresa" eman duelako. "Armada ezin da gure lurretik atera. Nire miresmena Euskal Herriarekiko eta Espainiarekiko hainbeste bizitza eman dituen Armadari", esan du. Iturgaitzek dio ados dagoela Loiolan etxebizitzak eraikitzearekin, baina "argi eta takigrafoak dituen truke batekin". Iturgaitzek dioenez, "segurtasun nazionalak indarra galduko du Loiolaren leku aldaketaren ondorioz".
Euskaraldiaren harira: "Astebetez euskara erabiltzera behartzea ez zait gustatzen. Ordu beteko bilera egin nuen euskaraz Urkullurekin. Euskara maila handiagoa duten beste batzuek baino ahalegin handiagoa egiten dut. Naturaltasunez erabili behar da", gaineratu du.
“Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du”.