Presoak
Francisco Mugica aske utzi dute, ia 29 urtez preso egon ostean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
'Pakito' Bidarteko polizia-operazioa atxilotu zuten, 1992an. Ostiral arratsaldean atera da Zuerako espetxetik, 28 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra beteta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Franciso Mugica Garmendia 'Pakito' ostiral arratsaldean geratu da libre, 28 urte eta bederatzi hilabetez preso egon ostean. 67 urte ditu eta azken urteak Zuerako (Zaragoza) espetxean igaro ditu.
2021eko martxora arte jarri zioten zigorra, baina helegitea jarri zuen, Espainiara estraditatu aurretik Frantzian behar baino hilabete gehiago izan zutelako preso. Auzitegi Nazionalak errekurtsoa onartu zuen eta ostiralean atera da kartzelatik, zigorra beteta.
'Pakito' Bidarten atxilotu zuten 1992ko martxoaren 29an, ETAren aurka egindako polizia-operazio handienetako batean. Jose Luis Alvarez Santacristina 'Txelis' eta Jose Maria Arregi Erostarbe 'Fitipaldi' ere atzeman zituzten orduan.
Frantzian bederatzi urtez egon zen preso eta 2000. urteko otsailean Espainiaren esku utzi zuten. Madrilgo Auzitegi Nazionalak hainbat zigor ezarri zizkion, handiena 1987an ETAk Guardia Zibilak Zaragozan zuen kuartelaren kontrako erasoagatik: 2.354 urteko kartzela-zigorra. Atentatu hartan hamaika pertsona hil ziren.