Itxi

Elkarrizketa

Ramiro Gonzalez: "Arabarentzat hobe da gasa hemen ekoiztea kanpotik ekartzea baino"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Arabako ahaldun nagusiak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean berretsi egin du Arabako Subillako Armentia-2 putzuan gasa esploratzeko eta ustiatzeko apustu garbia dela.

Ramiro Gonzalez Radio Vitoriako estudioetan. Argazkia: Radio Vitoria.

Arabako ahaldun nagusiaren arabera, "gas putzuari buruzko eztabaida debate politikoa da, oso entretenigarria, baina ez dio lizentzia emateari eragiten". Ramiro Gonzalezen hitzetan, lizentzia ematea edo ez ematea udal teknikarien esku baino ez dago.

Radio Vitorian egindako elkarrizketan Gonzalezek esan duenez, "urte askotan gasa erabiltzen jarraituko dugu"; hortaz, "jokoan dagoena gas hori nondik datorren da", erantsi du. Horren arabera, "gas hori hemen bertan sortzea jasangarriagoa, ekologikoagoa eta solidarioagoa da, garapen bidean dauden herrialdeetatik ekartzea baino, eragiten duen aztarna ekologikoagatik".

Ramiro Gonzalezek foru aurrekontuak, Lurralderako aurreikusitako parke eolikoak, Arasur eta covid-19a ere aipatu ditu hemen entzun dezakezun elkarrizketan.

Erredakzioan itzulia.