Auzitegi Gorena
Portu eta Sarasola torturatzeagatik zigortutako agenteak, absolbituta
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, T-4ko atentatuen egileei ustez egindako torturen gaineko salaketak "ETAko gidaliburuari" jarraituta egin ziren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideak torturatzeagatik lau guardia zibili ezarritako zigorra, eta, beraz, absolbitu egin ditu. Honek ondorioztatu du ez dela aski frogatu agenteek tortura eta lesio delituak egin dituztenik.
Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, "ustez jasotako kolpe eta erasoak lagunduta ETAko kideek torturak salatu zituzten, talde terroristak agindu ohi duen bezala". "ETAko kideen testigantza baliorik gabe geratu da, haiek esandako kolpeak jasoz gero, hauek utzitako aztarnak ugariagoak izan beharko liratekeelako", azpimarratu du Gorenak.
Atxiloketan ustez izandako zauriak eta horien testigantzak bat egiteko, "testuingururik gabeko eta Polizia agenteek ez eragindako erorketa bati egin diote aipamena" Portuk eta Sarasolak. Gainera, bertsio hura kontraesanean dago hasiera batean esandakoarekin (ETAko kideek diotenez, atxiloketa momentuan bilurrak jarri zizkieten eta basoko bide batera eraman zituzten).
"Torturen lekukoak izatea ETAko gidaliburuaren jarraibideekin bat egiten du, lesioak frogatzeko pertsona egokiak zirelakoan", gaineratu du ebazpenak.
Aurreko epaia baliogabetu du Gorenak
Agenteen eta ETAko kideen helegiteak aztertu eta gero hartu du erabakia. 2010eko abenduaren 30ean, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak bi eta lau eta erdi arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Porturen eta Sarasolaren atxiloketan parte hartu zuten lau guardia zibili, torturak erabiltzeagatik.
Urte bereko maiatzean, Porturi eta Sarasolari 1.040 urteko espetxe zigorra ezarri zieten, T-4ko atentatuaren egileak izateagatik.
Igor Portu eta Mattin Sarasola 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituen Guardia Zibilak, Arrasaten. Horren ostean, torturak eta tratu txarrak pairatu zituztela salatu zuten.
Euren aldetik, agenteek argudiatu zuten atxiloketa bortitza izan zela, eta indar fisikoa "neurriz" erabili behar izan zutela. Halaber, torturak salatzea ETAren estrategia dela esan zuten.
Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideak torturatzeagatik lau guardia zibili ezarritako zigorra, eta, beraz, absolbitu egin ditu. Honek ondorioztatu du ez dela aski frogatu agenteek tortura eta lesio delituak egin dituztenik. Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, "ustez jasotako kolpe eta erasoak lagunduta ETAko kideek torturak salatu zituzten, talde terroristak agindu ohi duen bezala". "ETAko kideen testigantza baliorik gabe geratu da, haiek esandako kolpeak jasoz gero, hauek utzitako aztarnak ugariagoak izan beharko liratekeelako", azpimarratu du Gorenak. Atxiloketan ustez izandako zauriak eta horien testigantzak bat egiteko, "testuingururik gabeko eta Polizia agenteek ez eragindako erorketa bati egin diote aipamena" Portuk eta Sarasolak. Gainera, bertsio hura kontraesanean dago hasiera batean esandakoarekin (ETAko kideek diotenez, atxiloketa momentuan bilurrak jarri zizkieten eta basoko bide batera eraman zituzten). "Torturen lekukoak izatea ETAko gidaliburuaren jarraibideekin bat egiten du, lesioak frogatzeko pertsona egokiak zirelakoan", gaineratu du ebazpenak. Aurreko epaia baliogabetu du GorenakAgenteen eta ETAko kideen helegiteak aztertu eta gero hartu du erabakia. 2010eko abenduaren 30ean, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak bi eta lau eta erdi arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Porturen eta Sarasolaren atxiloketan parte hartu zuten lau guardia zibili, torturak erabiltzeagatik.Urte bereko maiatzean, Porturi eta Sarasolari 1.040 urteko espetxe zigorra ezarri zieten, T-4ko atentatuaren egileak izateagatik.Igor Portu eta Mattin Sarasola 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituen Guardia Zibilak, Arrasaten. Horren ostean, torturak eta tratu txarrak pairatu zituztela salatu zuten.Euren aldetik, agenteek argudiatu zuten atxiloketa bortitza izan zela, eta indar fisikoa "neurriz" erabili behar izan zutela. Halaber, torturak salatzea ETAren estrategia dela esan zuten.