Itxi

ALDAKETAK GOBERNUAN

Darias eta Iceta Osasun eta Lurralde Politika ministro berriek karguen zina egin dute

O. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Orain arte Osasun ministro izan denak dimisioa eman du Kataluniako hauteskundeetan PSCko hautagai izateko, eta horrek aldaketak eragin ditu PSOEk eta Unidas Podemosek osatzen duten gobernu koalizioan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Carolina Darias Osasun ministroak eta Miquel Iceta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak karguaren zina egin dute gaur goizean. Orain arte Osasun ministro izan den Salvador Illak dimisioa eman du Kataluniako hauteskundeetan PSCko hautagai izateko, eta horrek aldaketak eragin ditu PSOEk eta Unidas Podemosek osatzen duten gobernu koalizioan. Hain zuzen ere, gobernua osatu zutenetik egin duten lehen aldaketa izan da.

Kargu hartze ekitaldia Zarzuela jauregian egin da, Felipe VI.a erregearen aurrean. Koronabirusa tarteko, kazetariek ez dute aukerarik izan kargu hartzea bertatik bertara jarraitzeko.

Halaber, zeremonian parte hartu dute Pedro Sanchez presidenteak eta Juan Carlos Campo Justizia ministroak.

Miquel Iceta izan da kargua hartzen lehena eta ondoren Carolina Dariasen txanda izan da. Espainiako Konstituzioaren ale bat zegoen mahai gainean, 100. artikuluaren orrialdean irekita.

Zin egin ondoren, familia argazkia atera dute.

Aipaturiko aldaketak argitaratu dituzte Espainiako Aldizkari Ofizialean, bai ministro berrien izendapenak eta baita Illaren kargu uztea ere.

Albisteak (2)

Bideoak (1)