Itxi

A-20 Hauteskundeak

UPN-PPk 2 eserleku lortu ditu eta Geroa Baik ordezkari bat lortu du

Erredakzioa

Nafarroan, UPN-PP koalizioak 2 eserleku lortu ditu Espainiako Kongresuan eta PSNk, Amaiurrek eta Geroa Baik ordezkari bana eskuratu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Geroa Bai Uxue Barkosen alderdi berriak eserleku bat lortu du Madrilgo Kongresuan, baita PSNk eta Amaiurrek ere. Bozen % 99,88 zenbatuta daudenean, UPN-PP koalizioak bi eserleku lortu ditu, eta Nafarroako hauteskundeak irabazi egin ditu.

Zenbaketan zehar, UPN-PPk hiru diputatu mantendu ditu, baina, azken unean, Geroa Baik ordezkari bat kendu dio. Uxue Barkosek, beraz, azken bi legealdietan Nafarroa Bai koalizioarekin izan duen eserlekua mantenduko du.

UPN-PPk bozen % 38,18 lortu ditu; PSNk, % 22,01, Amaiurrek % 14,87 eta Geroa Baik bozen % 12,84.

Albisteak (2)

Bideoak (1)