Itxi

Radio Euskadi

Iñigo Martinezek EAJri leporatu dio "su ematea eta egoera politikoa nahastea"

N.B. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak txertoen inguruko ikerketa batzorde bat sortzea eskatu du: "Sagarduik esaten duenaz hain ziur baldin badago, interesatuena izan beharko litzateke".

Iñigo Martinez. Argazkia: Radio Euskadi.

Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak EAJri leporatu dio "su ematea eta egoera politikoa nahastea", asteburuetan gazte taldeen eta udaltzainen eta Ertzaintzaren artean izaten diren istiluen harira.

Martinezek "gaitzesten ditugun istiluak" leporatzea egotzi die jeltzaleei Radio Euskadin. Hala, bere alderdiaren jarrera defendatu du, gaitzespen adierazpen batzuekin bat ez egiteagatik: "Arrabola pasatzen saiatzen ari dira; baina poliziaren jarduera jakin batzuk kritikatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu".

Txertoen inguruko ikerketa batzordearen harira, Martinezek azaldu du EH Bildurekin eta PPrekin partekatu dutela Legebiltzarrean txertaketa irregularrak ikertzeko batzorde bat sortzeko ekimena.

"Oraindik gauza asko argitu behar dituzte auziari buruz", esan du legebiltzarkide ezkertiarrak, "Eusko Jaurlaritzaren eta kasualitatez EAJren txartela partekatzen duten pertsonen kudeaketa txarrak horri buruz hitz egitera behartzen ditu", gaineratu du.

"Santa Marinara txertoak bidaltzeko baimena nork eman zion jakin behar da", adierazi du Martinezek. "Ez dugu Gotzone Sagarduiren aurka joateko asmorik", adierazi du IUko buruzagiak, "esaten duenaz hain ziur baldin badago, ikerketa batzordean interesatuena izan beharko litzateke". Ildo horretan, ospitaleetako zuzendari kudeatzaileek eta txertaketa irregularra jaso duten langileek duten erantzukizuna bereizi ditu Martinezek.

Bere ustez, EAJ "ohituta dago herri honetan dena egiten eta desegiten". Eta Eusko Jaurlaritzari eta EAJri "harrokeria" eta "gardentasun falta" leporatu die; bere talde parlamentarioa, berriz, "jendearen bizitza hobetzen duten gaiak" negoziatzen saiatzen ari da.

Martinezen ustez, Lakuatik "atxikimendu kontratuak eskaintzen dizkigute, oposizioaren aurka egiten dute, oposizioa kritikatzeko bederatzi buruko zartailua dute eta kritikak jasotzeko kristalezko masailezurra".