Itxi

Hauteskundeak Katalunian

25 puntu jaitsi da parte-hartzea, % 53ra

EITB Media | Agentziak

Leer en Castellano

Duela lau urteko hauteskundeetan, % 79,09koa izan zen parte-hartzea.

Kataluniako Hauteskundeak, osasun neurri zorrotzekin. Argazkia: EFE

Kataluniako hauteskundeetako parte-hartzea 25,67 puntu jaitsi da, 2017ko bozekin alderatuta, Bernat Sole Kanpoko Ekintza, Harreman Instituzionalak eta Gardentasuneko kontseilariak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, bozkatzeko eskubidea zuten 5.624.044 pertsonetako % 53,42k eman dute botoa. Duela lau urte, % 79,09koa izan zen parte-hartzea

Zaila da jakitea zerk bultzadu duen hainbeste herritar etxean geratu izana. Koronabirus pandemiak, boto-emaileen neke politikoak eta eguraldi txarrak dirudite faktore nagusiak, baina arrazoi horietako zein nagusitu den da eguneko zalantzetako bat.

Historikoki, hauteskunde autonomikoek Espainiako hauteskundeek baino parte-hartze txikiagoa izan dute Katalunian, eta horrek ondorio nabaria zuen adibidez PSCren emaitzetan: Kataluniako Parlamenturako bozetan babes txikiagoa lortu ohi zuen, eta, beraz, CiU nagusitu ohi zen.

Joera hori, baina, aldatu egin zen duela hamarkada bat prozesu independentista abiatu zenean. Harrezkero, parte-hartzea gero eta handiagoa izan zen hauteskundez hauteskunde, eta 2017an goia jo zuen: bozkatzeko eskubidea zuten pertsonen % 79,04k eman zuten botoa.

Albisteak (3)