Itxi

Kartzela politika

ETAko bi preso Euskal Herrira lekualdatu eta beste lau gerturatu dituzte

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Gerturatuko dituztenen artean daude Irati Zapirainen gurasoak, aste honetan 3 urte bete ostean Aranjuezeko espetxea uztera behartu duten haurraren gurasoak. Orain Kantabrian ikusi ahal izango ditu.

Presoak gerturatzearen aldeko mobilizazioa. Argazkia: EiTB

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ETAko bi preso Euskal Herrira eramatea eta beste lau gerturatzea erabaki du, erakundeak gaur jakitera eman duenez.

Lekualdatu dituztenen artean daude Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarria, Irati 3 urteko haurraren gurasoak. Irati Aranjuezgo espetxeko familia modulu batean egon da astelehenean 3 urte bete zituen arte, eta orain gurasoak bisitatu ahal izango ditu El Duesoko espetxean (Kantabria).

Bestalde, Asier Badiola Valentziatik eramango dute aipatu espetxe kantabriarrera.

Gerturatuko duten beste bat Jon Joseba Troitiño izango da, Murcia IItik Logroñoko presondegira.

Hara eramango dute Harriet Iragi ere, Castellon II kartzelatik.

Bien bitartean, Jurdan Martitegi Madrilgo Soto del Realetik Donostiako Martutenera eramango dute.

Antolakuntza arazoak medio, Asier Carrerak ere Martutenen beteko du zigorretik geratzen zaiona, Zaballan betetzea aurreikusi bazuten ere.

Albisteak (4)