BIZKAIA
Amaia Antxustegik eta Elixabete Etxanobek foru diputatu karguak hartu dituzte
O. A. | EITB MEDIA
Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala zaintzeko diputatua izango da eta Elixabete Etxanobe, ostera, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bizkaian, Amaia Antxustegik eta Elixabete Etxanobek foru diputatu karguak hartu dituzte gaur goizeko lehen orduan Gernikako Juntetxean egin den ezohiko gobernu kontseiluan. Lehena Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua izango da eta bigarrena, berriz, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua.
Unai Rementeria Ahaldun Nagusia izan da bien zin egitea zuzendu duena eta, ondoren, ardura berriak bere gain hartu dituzte. Ekitaldia amaitzean gobernua osatzen duten diputatuek ohiko familia argazkia atera dute.
Ahaldun nagusiak aldaketak egin ditu bere gobernuan. Elixabete Etxanobek, orain arte Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde zenak, Ibone Bengoetxearen tokia hartuko du. Amaia Antxustegi Lekeitioko alkateordeak, ostera, Elena Unzueta ordezkatuko du.
Bestalde, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatua izango da bozeramailea aurrerantzean, Elena Unzuetaren ordez.