Itxi

Erreakzioak

ETAren biktimek erabat baztertu dute ezker abertzalearen adierazpena

Erredakzioa

Terrorismoaren Biktimen Elkartearen hitzetan (AVT), Aietekoa "itxurak egiteko" ekitaldia izan da, "indarkeriak maila berean jartzea ez baita terrorismoaren biktimak aintzat hartzea".

ETAko biktimen hainbat elkartek baztertu egin dute ezker abertzaleak larunbat honetan kaleratutako adierazpena, barkamenik eskatzen ez dutelako eta indarkeria terroristaren ondorioak euskal "gatazkak" eragindakoekin parekatzeagatik.

Biktimen elkarteen arabera, Gernikako Akordioa ezker abertzalearen estrategiaren parte da, Mariano Rajoyren Gobernuari presioa egin, negoziazioa bultzatu eta ETAko presoei kartzela arintzeko neurriak lortzeko erabiltzen dute.

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Twitterren zabaldutako hitzetan, Aietekoa "itxurak egiteko" ekitaldia izan da, "indarkeriak maila berean jartzea ez baita terrorismoaren biktimak aintzat hartzea".

Elkarte horren iritziz, ETAk kaltetutakoei ordaina emateko "legea ezarri behar da eta terroristei entregatzeko eskatu, epaiketa egin eta kartzela-zigorra oso-osorik bete dezaten".


Dignidad y Justicia

Dignidad y Justicia elkarteak ezker abertzaleak ETAren biktimei erakutsitako oinazea "erabat" errefusatu du. Honen esanetan, "oinaze faltsua da". Erakundeak agiri baten bidez zabaldu duenez, "ezker abertzaleak sustatutako estrategia faltsu hau erabat errefusatzen dugu". Gainera, ETAko atentatuak "zuritu" nahi izana egotzi diete.

Elkarte honen aburuz, ezker abertzalearen estrategia nagusia "gatazka faltsu batean biktiman izan direla aitortzea da". "Batzuk hildakoak jarri genituen eta beste batzuk bonbak manipulatzean hil ziren", desberdindu du Daniel Portero elkarteko presidenteak.


Albisteak (1)