Itxi

Kartzela-politika

ETAko beste hiru preso gerturatu dituzte Euskal Herrira

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Fernando Elejalde, Iñigo Vallejo eta Garikoitz Etxeberria dira, eta Leonen, Kantabrian eta Palentzian sartuko dituzte, hurrenez hurren.

Presoak gerturatzearen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ETAko beste hiru preso Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara lekualdatzea adostu du.

Fernando Elejalde Cadizko Puertotik Leonera eraman dute. 2019ko irailean bete zituen zigorraren hiru laurdenak, 28 urteko espetxe-zigorra jaso ostean.

Iñigo Vallejo, berriz, Palentziako Dueñasetik Kantabriako El Duesora eramango dute. 2013ko urriaren 17an sartu zuten preso 28 urteko kartzela-zigorra jaso ostean. 2033ko uztailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak, espetxe legedia onartu du, eta egindako mina aitortu eta enpatia agertu die biktimei.

Garikoitz Etxeberriak Sevillako presondegia utzi eta Dueñaserako bidea hartuko du. Zigorraren hiru laurdenak 2022ko urtarrilean beteko ditu, eta espetxe legedia onartu du.

Albisteak (3)