Itxi

Erabakia berretsi du

Kongresuko Mahaiak atzera bota du Amaiurren helegitea

Erredakzioa

Kongresuko Mahaiak atzera bota du Amaiurrek taldea izateko ostiralean aurkeztu zuen helegitea.

Amaiurreko kideek helegitea aurkeztu duten unea. Argazkia: EFE

Kongresuko Mahaiak atzera bota du Amaiurrek taldea izateko ostiralean aurkeztu zuen helegitea.

Mahaia osatzen duten Alderdi Popularreko bost kideek ezezkoa bozkatu dute eta PSOEko hiru bozeramaileak eta CiUkoa abstenitu egin dira.

Celia Villalobos lehen presidenteordeak adierazi duenez, orain ezker abertzalearen diputatuek Auzitegi Konstituzionalera jo beharko dute, taldea sortzeko.

Printzipioz, legealdian zehar talde propioa osatzeko beste saiakera bat egingo duten hipotesia baztertu du. Izan ere, taldeak sortzeko epeak "oso zorrotzak" dira, Villalobosen hitzetan.

Bozeramaileen Batzordearen iritzia entzun ostean hartu du Mahaiak erabakia.

Ondoren, eguerdian hasiko den inbestidura ekitaldia antolatzeko bildu da Bozeramaileen Batzordea.

Albisteak (1)