Itxi

Ebazpena

Presoek EHUn ikasteko eskubidea dutela ebatzi du Konstituzionalak

Erredakzioa

Gaurko epaiaren bidez, Gorenaren ebazpena bertan behera utzi du Konstituzionalak. 2009ko apirilean, Estatuko eta atzerriko presoak EHUn matrikulatzeko protokoloa bertan behera utzi zuen Gorenak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EHUn ikasketak egiten dituzten presoen auzian Auzitegi Konstituzionalak unibertsitatearen aldeko epaia kaleratu du gaur. Hala ere, zigorra Espainian betetzen ari diren euskal presoek ikasketak egin ahal izateko, Espetxe Zuzendaritzarekin hitzarmen bat sinatu beharra dago. Hori bai, EHUk Frantziako kartzeletan dauden presoak matrikulatu ahal izango ditu aurrerantzean.

Gaurko epaiaren bidez, Gorenaren aurreko ebazpena bertan behera utzi du Konstituzionalak. 2009ko apirilean, Estatuko eta atzerriko presoak EHUn matrikulatzeko protokoloa bertan behera utzi zuen Gorenak, gaur Iñaki Goirizelaia errektoreak gogoratu duenez.

Une horretan, EHUk babesa eskatu zion Konstituzionalari eta, gaur, auzitegi horrek eman egin dio. Konstituzionalaren aburuz, Espainiak EHUren "autonomia unibertsitarioa" urratu zuen. "Eskubide osoa dauka", esan du goi epaitegiak.

Konstituzionalaren erabakiaren aurrean, "poza" erakutsi du gaur Iñaki Goirizelaiak. Orain, "zentzuzkoena" Espetxe Zuzendaritzarekin hitzarmena sinatzea dela esan du, presoei matrikulatzeko aukera emateko.

Hala ere, Espetxe Zuzendaritzak behin baino gehiagotan eman dio ezetza akordio hori sinatzeari.


Bideoak (1)