Itxi

EAEko espetxe eredu berria

Jaime Tapia: "Gure erronka presoen % 40k zigorra erdi-askatasunean betetzea da"

EITB MEDIA

Jaime Tapia Jaurlaritzaren espetxeetako aholkulariak adierazi duenez, "ez da bideragarria ordenamendu juridikoan ez dagoen zerbait egin ahal izatea" ETAko presoen inguruan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jaime Tapia Jaurlaritzaren espetxeetako aholkulariak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan egindako elkarrizketa batean gogorarazi duenez, preso guztiak berdinak dira legearen aurrean, eta "denei legea modu berean aplikatu behar zaie, gizarte osoaren mesedetan". Hori dela eta, ziurtatu du ez dela bideragarria "ordenamendu juridikoan ez dagoen zerbait egin ahal izatea", ETAko presoei erreferentzia eginez. 

Esan duenez, etorkizuneko euskal espetxe ereduak une honetan praktikan jartzen ari diren irizpideetan sakonduko du. "Ondo egiten ari garena jaso eta sakondu egingo dugu, beste erakunde batzuekin ditugun arazoei aurre eginez", adierazi du.

EAEko espetxe eredu berriaren zenbait ezaugarri zehaztu ditu Tapiak, eta "biktimekiko sentsibilitate ezberdina" eman nahi duela esan du, "horiek ere prozesuaren parte izan daitezen".

"Presoak hirietan eta herrietan bizi dira, eta akatsak egin dituzte, baina gurekin bizi dira", gaineratu du.

Horren harira, preso horietako batzuek izango duten erdi-askatasuneko erregimena aipatu du. Tapiaren arabera, gizarteak jakin behar du "erdi-askatasun erregimen batean baldintzak, eginkizunak eta betebeharrak" dituztela, hala nola, kartzelan lo egitea edo eskumuturreko telematikoa eramatea.

Erregimen horrekin "gizartean birgizarteratzea" errazagoa dela azaldu du Tapiak. Hori dela eta, presoen % 40k erregimen hori Euskadin izatea babestu du. "Gure erronka presoen % 40koa da, baina itsutu gabe", gaineratu du.

Lortzen badugu, "pertsona horiek espetxetik ateratzen direnean lana izango dute, eta arrisku txikiagoa izango dute berriro erortzeko eta, hori, guztiontzat ona izango da".

Albisteak (2)

Bideoak (1)