Itxi

Presoen aldeko martxa, Bilbon

Aresek presoei:'Ez da talde-konponbiderik ezta amnistiarik ere egongo'

Erredakzioa

Ezker abertzaleari eskaera "bideragarriak" eta politika errealista egiteko eskatu dio bere munduan "frustaziorik" ez eragiteko. Izan ere, eskabide horiek ez dute gauzatzeko "inolako aukerarik".

Herrizaingo Sailburu Rodolfo Ares (Argazkia: EFE)

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresen ustez, ETAko presoen alde larunbatean egingo den manifestazioak “aurrera egiteko inolako aukerarik ez duten irtenbide kolektiboak edo amnistiak” bilatzen ditu. Halaber, ezker abertzaleari "eskaera egingarriak” luzatzeko eskatu dio, baita bere munduan “frustraziorik” eragiten ez duen politika errealista abiatzeko ere.

Zentzu honetan, “instrumentalizaziotzat” jo du manifestazioa, “politika bideragarri eta legediarekin bat egiten duen zentzuzko neurri sorta baten aldeko mobilizazioa” izan beharrean. Bere aburuz, martxa honen bitartez, nabarmena da ezker abertzaleak bere indarra erakutsi nahi duela “eskaera hauek mantentze aldera”.

Ez amnistiarik, ez espetxetik era masiboan ateratzerik

Herrizaingo sailburuaren ustez, “argi utzi behar da ez dela amnistiarik egongo, ezta espetxetik masiboki ateratzerik ere”. Are gehiago, presoek "bere zigorra" bete beharko dute. "Dena den, banaka eskatuz gero, onurak eskuratu ahal izango dituzte eta bergizarteratzearen bideari ekin”, sailburuak nabarmendu duen legez.

“Terrorismo delitu, hilketa eto atentatu bortitzak leporatuta kondenatuak edo epaiketen zain dauden presoetaz ari gara, baita taldeari babesa edo laguntza emateagatik ere”, Aresen hitzetan. “Preso terroristak dira, beren zigorrak bete behar dituztenak, alegia, eta politika malguago baten bidez eta legea betez bergizarteratu beharra dutenak”, azpimarratu du.

Albisteak (3)