Itxi

Presoak

Espetxeetako Zuzendaritzak bi euskal preso hurbilduko dituela iragarri du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jon Rubenach eta Asier Borrero presoak Kantabriako El Dueso espetxera eramango dituzte.

Sakabanaketaren aurkako mobilizazio bat. Argazkia: Sare

Espetxeetako Zuzendaritzak Jon Rubenach eta Asier Borrero euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzeko baimena eman du.

Biak Kantabriako El Dueso presondegira eramango dituzte, Rubenach Leongo kartzelatik eta Borrero Palentziako Dueñas espetxetik.

Rubenach 2019ko apirilaren 16an espetxeratu zuten, 30 urteko zigorra ezarrita. Zigorraren 3/4ak 2040ko azaroan beteko ditu.

Borrero, berriz, behin-behineko espetxealdian dago 2019ko otsailaren 25etik.

 

Albisteak (3)