Itxi

Kartzela-politika

ETAko preso bat Euskal Herrira lekualdatu eta beste hiru gerturatu dituzte

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Hala, 10 dira espetxeetan urrunduta dauden presoak, zortzi Andaluzian eta bi Castellon.

Presoen eskubideen aldeko protesta. Argazkia: Efe

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ETAko lau preso Euskal Herriko edo gertuko espetxeetara lekualdatzea erabaki du, beraz, 10 dira espetxeetan urrunduta dauden presoak, zortzi Andaluzian eta bi Castellon.

Espetxe Zuzendaritzak Soledad Iparragirre Zaballako (Araba) espetxera eramatea onartu du. Madrilgo emakumeen kartzelan dago gaur egun, behin behineko espetxealdia betetzen, Frantziak Espainiaratu ostean.

Jose Ignacio Krutxaga zigorra Almerian betetzetik Leonen betetzera pasatuko da, eta 2023ko uztailean iritsiko da zigorraren hiru laurdenak betetzera.

Bien bitartean, Alberto Viedma ere Almerian ari da zigorra betetzen, eta Salamancako Topasera lekualdatuko dute. 2002ko martxoaren 4an espetxeratu zuten 30 urteko zigorra betetzeko, hau da, 2022ko azaroan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Bestalde, Francisco Ruiz Murcia IItik Leonera eramango dute. 2002ko otsailaren 25ean sartu zuten preso, eta 2025eko abenduan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Albisteak (3)