Astelehenetik aurrera
Sailburuordeek ez dute bizkartzainik izango astelehenetik aurrera
Erredakzioa
Astelehenetik aurrera, soilik Patxi Lopez lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek izango dute eskolta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Patxi Lopez lehendakariak iragarri duenez, urtarrilaren 15ean eskoltak kenduko dizkiete Eusko Jaurlaritzako sailburuordeei.
Era honetan, hemendik aurrera soilik lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek eramango dituzte bizkartzainak.
Erabaki hau, ETAren mehatxupean zeuden lagunen segurtasuna gutxitzeko prozesuaren barnean dago, ETAk behin betiko jarduera armatua uzten zuela iragarri ostean.