Itxi

Atxiloketak

ETAko ustezko hiru kide atxilotu dituzte Frantzian

Erredakzioa

Atxilotuak Jon Etxeberria Oiarbide, Iñigo Marco Sancho eta Ruben Rivero Campo dira. ETAren logistika-aparatuaren ustezko kideak dira. Hirurek matrikula faltsuak eta armak zeramatzaten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Frantziako Poliziak ETAko ustezko hiru kide atxilotu ditu larunbat honetan, terrorismoaren kontrako borrokako iturriek aditzera emandakoaren arabera.

Atxilotuetako bat Jon Etxeberria Oiarbide dela esan dute, ETAko logistika-aparatuko ustezko kidea. Etxeberriak bi urte zeramatzan ihes eginda.

Beste bi atxilotuak Iñigo Marco Sancho eta Ruben Rivero Campo dira.

Honako hauek PPk abenduan Gobernua hartu zuenetik egindako lehen atxiloketak dira.

ETAko ustezko hiru kideak 18:00ak aldera harrapatu dituzte, Guardia Zibila eta Frantziako informazio zerbitzuen elkarlanaren ondorioz. Bi segurtasun indar horiek zaintza-lanak egiten dituzte geltoki eta tren ibilbide batzuetan, ETAk ustez gehien erabiltzen dituenetan.

Zaintza horietan Frantziako eta Espainiako agenteek Jon Etxeberria Oiarbide identifikatu zuten, gorpuzkera indartsua duena, eta Joignyko tren-geltokira iritsi zen arte jagon zuten, Yonne departamenduan.

Armak zeramatzaten

Poliziek trenetik jaitsi eta bere zain zeuden beste bi gizonezkorekin biltzen zela ikusi dute. Azken bi horiek ere ETAko kideak izan litezkeela susmatzean hirurak atxilotu dituzte. Poliziako iturrien arabera, hirurek matrikula faltsuak eta armak zeramatzaten.

Etxeberria, bilatuenen artean

Terrorismoaren aurkako borrokako iturrien arabera, Etxeberriak Jean-Serge Nerin polizia frantziarraren hilketarekin zerikusia izan zuen. Gendarmea 2010eko martxioaren 16an hil zuten.

Iturri berberek diotenez, ikerketek Etxeberria atentatu horretan nahastuta izan zela ondorioztatzen dute. Nerin ETAk hildako lehen polizia frantziarra izan zen.

Jon Etxeberria terrorista bilatuenen zerrendan zegoen.



Albisteak (2)

Bideoak (1)