Itxi

Datozen lau urteetarako

Iñigo Urkullu EBBko presidente hautatu dute, bigarrenez

Erredakzioa

"Euskadik egitazko Eusko Jaurlaritza bat behar du, EAJrena", esan du hautatu berri duten EAJko presidenteak, Iñigo Urkulluk.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidente hautatu dute datozen lau urteetarako EAJren VI. Batzar Nagusian,  zuzendaritza berriarekin batera.

"Euskadik beste Gobernu bat merezi du, PSE-EEk zuzentzen duenaren ezberdina. Nagikeria eta itxurakeriaren aurrean, trebea eta konprometitua, egitazko Eusko Jaurlaritza bat; EAJren Gobernua", esan du hautatu berri duten EAJko presidenteak, Iñigo Urkulluk.

Aho betez onartu dute EAJren VI. Batzar Nagusian eta Euskadik "beste" Gobernu bat izango duela zin egin du, "konpromisoa eta kaudimena berreskuratzeko":

Bere alderdiak Euskadiren independentzia lortzeko konpromisoa duela esan du buruzagi nazionalistak eta Euskadi bakat bar "instituzionalizatzearen eta konstituzionalizatzearen " alde egin du, "Ebrotik Adourrera doan Euskadi bakar bat".

Bakea eta elkarbizitza finkatzeko beharra ere aipatu du Urkulluk, eta bere iritziz, "hainbeste min eragin dutenen aitorpena publikoa" beharrezkoa da.

"Espetxe politika mendekaria" baztertzeko eskatu du, baita "Auzitegi Nazionalarekin eta Euskadirenak ez diren kidegoen presentziarekin" amaitzeko ere.



Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)