Itxi

Atxiloketak, Frantzian

Fernandez Diaz: 'Jende zintzoa ez da kaletik armak hartuta ibiltzen'

Erredakzioa

Fernandez Diazen hitzetan, "esanguratsua" da Frantzian asteburuan atxilotutako ETAko ustezko kideek armak aldean izatea.

Atxiloketak, Frantzian. Jorge Fernandez Diaz. Argazkia: Efe.

Frantzian asteburu honetan atxilotutako ETAko ustezko hiru kideen harira, atxilotuek lehergailuak egiteko materiala zutela esan du Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak; ildo horretan, "jende zintzoa ez da kaletik armak hartuta ibiltzen", esan du.

"Esanguratsua da bonbak egiteko materiala eta armak izatea. Jende zintzoa ez da kaletik armak edo material mota hori aldean duela ibiltzen. Hortik aurrera, bakoitzak atera ditzala bere ondorioak", esan du Fernandezek Cristina Cifuentes Gobernuak Madrilen izango duen ordezkari berriaren izendapenean.

Fernandezen esanetan, "Zuzenbidezko Estatua ez da eten" eta "ETA bizi den bitartean" bere kide guztiak "terroristak" izango dira; hortaz, "Poliziak eta Guardia Zibilak lanean jarraituko dute asteburu honetan egin duten bezala".

"Gobernuak lanean jarraitzen du eta lanean jarraituko du ETAk espainiarrek eskatu diezaioketena iragarri bitartean: ez soilik ekintza armatuak uztea, baizik eta existitzeari uztea", gaineratu du.

Albisteak (3)