Aldaketak Espainiako Gobernuan
"Euskadirekin dituzten konpromisoak betetzen" laguntzea espero du Jaurlaritzak
Agentziak | EiTB Media
"Aldaketek bi gobernuen arteko harreman instituzionalak sakontzeko balio dezatela", esan dute Lehendakaritzako iturriek.
Pedro Sanchezen Gobernuan izandako aldaketek "Euskadiren dituzten konpromisoak betetzeko eta autogobernua errespetatzeko" balio izatea espero du Eusko Jaurlaritzak, Lehendakaritzako iturriek jakitera eman dutenez.
Horrela, Pedro Sanchez gobernuburuak Espainiako Exekutiboan egin berri dituen aldaketak hizpide izan dituzte.
Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuan planteatutako aldaketak ez dituzte baloratu, baina "aldaketek bi gobernuen arteko harreman instituzionalak sakontzeko balio dezatela", espero dute.