PSOE
Santos Cerdan nafarra da PSOEko Antolakuntza idazkari berria, Abalosen ordez
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Cerdanek, hala, PSOEko Lurralde Koordinazioaren Idazkaritza utzi du; Jose Luis Abalosek uko egin dio Antolakuntza Idazkaritzari.
Santos Cerdan nafarra, orain arte PSOEko Lurralde Koordinazioaren idazkaria bera, alderdi horretako Antolakuntza idazkari berria da. Jose Luis Abalosek izan du bere gain Antolakuntza Idazkaritza orain arte, baina uko egin dio karguari, gutun bidez; gutun hori Pedro Sanchez PSOEko lider eta Espainiako Gobernuko presidenterari eta Gobernu Batzorde Federalari helarazi die.
Sanchezek larunbatean iragarri zuen Abalos Espainiako Gobernuko Garraio ministroa izateari utziko ziola; gutunean, PSOEk jakitera eman duenez, Abalosek nabarmendu du azken lau urteotan zintzo eta arduratsu ibili dela, alderdiaren barruan, eta azaldu ere azaldu du kargua uzteko erabakia "hausnartua" izan dela, "beharrezkoa, ikuspegi pertsonaletik eta familiarretik".
Hemendik aurrera, Santos Cerdan Leonek, Iruñean 1969ko maiatzaren 4an jaioa bera, Antolakuntza Idazkaritzaren eskumenak hartuko ditu bere gain, urrira arte; orduan, PSOEk 40. Biltzarra egingo du.