Itxi

Espetxe-politika

Lau preso EAEko espetxeetara lekualdatuko dituzte, eta beste bati hirugarren gradua emango diote

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Etxera hurbilduko dituzten presoak dira: Aitor Herrera Vieites, Aitzol Maurtua Eguren, Asier Mardones Esteban eta Josuñe Oña Ispizua dira. Halaber, hirugarren gradua emango diote Mikel Arrieta Llopisi.

Euskal presoen aldeko manifestazioa. Artxiboko irudia: EFE.

Aldez aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) espetxe mugakideetara hurbildutako lau preso Euskadiko kartzeletara lekualdatuko dituztela iragarri dute Espetxe Erakundeek. Hala, gaur jakinarazi dutenez, etxera gerturatuko dituztenak dira: Aitor Herrera Vieites, Aitzol Maurtua Eguren, Asier Mardones Esteban eta Josuñe Oña Ispizua.

Lehenengo bi presoak Basauriko (Bizkaia) kartzelara eramango dituzte. Herrera El Duesotik (Kantabria) lekualdatuko dute, iaz A Lamatik (Galizia) Kantabriara gerturatu ondoren; Maurtua, berriz, Dueñasetik (Palentzia) hurbilduko dute.

Asier Mardones Esteban eta Josuñe Oña Ispizuaren kasuan, aldiz, biak Logroñoko espetxetik (Errioxa) Zaballara (Araba) eramango dituzte.

Hirugarren gradua Mikel Arrietarentzat

Halaber, Espetxe Erakundeetako Zerbitzu Zentralek Mikel Arrieta Llopis hirugarren graduan sailkatzeko erabakia hartu dute; 2000ko urtarrilaren 19an sartu zuten espetxean, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da.

Albisteak (1)