Eskolten zerbitzua
Ibarretxek bizkartzaina izateari uko egin dio
Erredakzioa
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bizkartzaina eramateari uko egin dio, ETAk jarduera armatua behin betiko uzten zuela iragarri eta sortu den egoera berria dela eta.
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak astebete darama bizkartzainik gabe, Herrizaingo Sailari idatziz zaintzari uko egiteko eskaria egin ostean.
ETAk jarduera armatu behin betiko uzten zuela iragarri ostean sortutako egoera berria dela eta, lehendakariak eskutitz baten bitartez, bizkartzaina izateari uko egiten ziola ohartarazi zion Herrizaingo sailari.
Erabakia, Eusko Jaurlaritzak hainbat sailburuorderi babesa kenduko diela iragarri eta egun gutxira hartu da. Egun, bizkartzainekin jarraitzea erabaki duten legebiltzarkideek, Patxi Lopez lehendakariak eta 11 sailburuek daramate babesa.
Herrizaingo Sailaren asmoa epaileei eta fiskalei eskoltak mantentzea da, baita alderdi politikoen buruzagiei eta beharrezkoa ikusten duten alkateei ere.