Itxi

Elkarrizketa 'Ganbara'n

Basagoitik Urkulluri: 'Jatekoarekin, jolasik ez'

Erredakzioa

Euskadiko PPko presidenteak ere arduragabekeritzat jo ditu Urkulluren hitzak, eta adierazpen horiek Euskadiren irudia kaltetu dutela ohartarazi du.

Basagoiti Urkulluri: 'Jatekoarekin, jolasik ez'

Antonio Basagoitik bere ''erabateko ezadostasuna'' adierazi du Euskadi "porrot egiteko zorian" dagoela salatzeko Urkulluk egindako adierazpenen aurrean.

Astelehen honetan Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egin duen elkarrizketan, ''bide honetatik Euskadik ezer irabazten ez duela'' esan dio Basagoitik Urkulluri.

''EAJn ez dira gai onartzeko beste batzuek gobernatu dezaketela. Urkullu kanpainan dago, eta bidezkoa da kritikak botatzea. Baina jatekoarekin, jolasik ez'', ohartarazi du Basagoitik.

Lakuarekin izan dituen harremanetan zailtasunak egon badaudela antzeman zutela azaldu du PPko Euskadiko buruak. Baina, ''egoera larrian gaudenik inolaz ere ez'', esan du Basagoitik. ''Hemen egoera larrian baldin bagaude, zer esan beharko lukete beste instituzio batzuek!'', gaineratu du.

Elkartasunerako deialdia
Neurri ekonomikoetan bat egiteko deialdia luzatu die PPko Euskadiko buruak alderdiei.

Albisteak (2)