2021eko Diada eguna
Kataluniarentzat erantzun "demokratikoa" eskatu dute EAJk eta EH Bilduk
Agentziak | EITB Media
Bi alderdietako ordezkariek ekitaldi bana egin dute, eta "Kataluniako herriari babesa" adierazi diote. Halaber, etorkizuna askatasun osoz eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute.
EAJ eta EH Bildu Rafael Casanovaren omenezko monumentuaren aurrean egindako lore-eskaintzan ordezkatuta egon dira larunbat honetan, 2021eko Diada egunean. Gauzak horrela, bi alderdietako ordezkariek lore-eskaintza bana egin dute, eta bat etorri dira Kataluniarentzat "erantzun demokratikoa" eskatzeko orduan.
Testuinguru horretan, Estefania Beltran de Heredia EAJko senatariak esan du jeltzaleek bat egiten dutela Kataluniako herriak bere etorkizuna "askatasun osoz eta demokratikoki erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenekin". Hala, senatariak azpimarratu du Bartzelonan izan dela Kataluniako herriari "errespetua eta elkartasuna" adierazteko.
Hala, aurtengo Diada eguna "esparru politiko berri batean, osatu berri den gobernu batekin eta elkarrizketa mahaiaren bezperan" ospatzen dela nabarmendu du EAJko senatariak.
"Espero duguna da mahai hori emankorra izatea eta akordio bat lortzen laguntzea. Espero dezagun Kataluniak elkarrizketa mahai horretan aurki dezala bere nazio-eskakizunei eman nahi dien irtenbidea. Eskakizun horiek partekatzen ditugu Euskadin eta Katalunian: nazio aitortza, gure autogobernuaren garapen osorako bermea eta gure etorkizuna askatasun osoz eta demokratikoki erabakitzeko aukera, beti elkarrizketaren bidetik", gaineratu du arabar senatariak.
¿ @eajpnv-ren ordezkari gisa, Estefanía Beltrán de Herediak eta @imanollanda-k #Katalunia-ko #Diada2021-n Rafael Casanovari lore eskaintza egin diote, @Pdemocratacat alderdiaren ordezkaritzarekin, haren idazkari @angelschacon-ekin batera. pic.twitter.com/goIv9wYnMX
— EAJ-PNV (@eajpnv) September 11, 2021
Bestalde, Bakartxo Ruiz EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak "Kataluniako gatazka politikoari irtenbide demokratikoa" emateko eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta, horrekin batera, "estaturik gabeko nazioei erantzun estrukturala emateko".
""Urtero bezala EH Bilduko ordezkaritza bat Diadara etorri gara, Kataluniako herriari elkartasuna eta babesa adieraztera eta independentziaren aldeko aldarrian bat egitera. Elkarlanerako gure konpromisoa berretsi nahi dugu, urtero egiten dugun bezala, Kataluniako Errepublika eta Euskal Errepublika eraikitzen jarraitzeko", esan du.
"Bada garaia, eta are gehiago testuinguru politiko honetan, Espainiako Estatuak estaturik gabeko nazioekin duen egiturazko arazoari termino politikoetan heltzeko eta Kataluniako gatazkari eta nazio horiei erantzun demokratikoa emateko", gaineratu du Ruizek.
Rafael Casanovaren monumentu aurreko lore eskaintzan parte hartu du EH Bilduren delegaritzak, @ealkartasuna, @sortuEH eta @alternatiba alderdietako ordezkariekin batera.
— EH Bildu (@ehbildu) September 11, 2021
Nuestra delegación ha participado en la ofrenda floral al monumento de Rafael Casanova.#Diada2021 ¿ pic.twitter.com/P7ZdumA4lt
EH Bilduko ordezkarak, 2021eko Diada egunean egindako lore-eskaintzan. Argazkia: EFE