ETA
Fernandez: 'ETAk garaipen politiko bihurtu nahi du porrot poliziala'
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak ETAri “gatazka politiko” maila eman izana ukatu du.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, ETAren arazoaren dimentsio politikoa taldearen inguruak porrot politikoa garaipen politiko bihurtu nahi izatea da.
Ildo horretan, hori saihestu egin behar dela esan du, eta “demokraten batasuna” eskatu du horretarako.
Iñigo Urkulluk atzo egindako proposamenaren harira, Barne ministroa ez dago horren aurka, baldin eta ETAren helburuak betetzea saihesteko balio badu. Rajoyri, indarkeria amaitzea bilatzeko, "gaikuntza parlamentarioa" ematea proposatu zuen Urkulluk.
Argi utzi du Gobernuak ez duela talde terroristarekin negoziatuko.
"Nik ez nuen ‘gatazka politikoaz’ edo ‘prozesu politikoaz’ hitz egin", azpimarratu du Jorge Fernandez Diazek, atzo Kongresuan egindako adierazpenen harira. "Nola emango diot, bada, dimentsio politikoa ETAri? Jainkoaren izenean!", esan du.