Osoko bilkura
Lehendakariak espero du aurten akordio bat lortzea AHT Bilbon eta Gasteizen sartzeko
Agentziak | Eitb Media
"Egutegian atzerapenik ez dakarren edozein aukera aztertzeko prest gaude. Jarduera hori guztia enplegu gehiago eta hobea sortzera bideratuta dago", esan du lehendakariak.
Iñigo Urkullu lehendakariak espero du aurten akordio bat lortzea AHT Bilbon eta Gasteizen sartzeko "behin betiko epeari" buruz, eta prest agertu da "ezarritako egutegian atzerapenik ez dakarren edozein aukera" aztertzeko.
Politika Orokorreko osoko bilkuran egindako hitzaldian, eta ekimen ekonomikoei buruz ari zen bitartean, Urkulluk zehaztu du, inbertsioaren ikuspuntutik, "trenbideko garraioak mugikortasuna hobetzen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizten" laguntzen duela. "Euskotrenbideakek aurreikusitako lanak aurrera doaz", gogorarazi du.
Gainera, adierazi duenez, euskal Y-aren lanak "aurrera doaz". Zentzu horretan, "Bilboko eta Gasteizko sarbideetarako behin betiko epea ebazteke" dagoela gogorarazi du, baina "urtea amaitu baino lehen" akordioa lortzea espero duela gaineratu du.
"Egutegian atzerapenik ez dakarren edozein aukera aztertzeko prest gaude. Jarduera hori guztia enplegu gehiago eta hobea sortzera bideratuta dago ", esan du.