Kargatzen...
Itxi

ELKARRIZKETA

Aizpurua: "Eskubide sozial eta ekonomikoetan oinarrituko gara Estatuko aurrekontuen negoziazioetan"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, EH Bildu koalizioak Espainiako Kongresuan duen bozeramailea kezkatuta agertu da, eskuinmuturra ari delako "agenda markatzen".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioei datorren astean ekingo dietela baieztatu du Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen eledunak. Koalizio abertzaleak "jarrera eraikitzailearekin" hartuko duela parte bileretan eta "Espainiako Gobernua estu hartuko" duela ziurtatu du.

Euskal Herriko biztanleriaren kezka nagusiak aseko dituzten neurriak aurrera ateratzen ahaleginduko direla esan du: "eskubide sozialak eta ekonomikoak hobetzeko neurriak bultzatuko ditugu".

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, bestalde, EH Bilduko kidea kezkatuta agertu da, azkenaldian eskuinmuturra ari delako Espainiako "agenda markatzen".  Bere hitzetan, "Voxek oinarrizko eskubideak kolokan jarri nahi ditu" eta Gobernua Espainiarrak "ezin du horren aurrean geldirik egon".  Ezkerreko alderdiekin hartutako konpromisoak betetzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Hala egin ezean, aginteari eusten lanak izango dituela nabarmendu du. "Orain dauka gehiengo absolutua Sanchezek, eta hori baliatu behar da ultraeskuinari aurre egin eta ezkerreko ekimenak bultzatzeko. Ez dago aitzakiarik aurrerapausoak ez emateko", zehaztu du.

Arrasaten atzo izandako ekitaldien inguruan galdetuta, Aizpuruak esan du ultraeskuinak gaia "desitxuratu" egin nahi izan duela, eta beste hainbat erakundek horretan lagundu diotela. "Giza eskubideei buruz ari ginen, baina gaia desitxuratu du eskuinak, hainbat agenteren babesarekin", amaitu du.

Audioak (1)