Palma Arena auzia
Pepote: 'Urdangarinek eta Matasek Nóosen negozioak adostu zituzten'
Erredakzioa
Jose Luis "Pepote" Ballester Balearretako Kirol zuzendari ohia lau orduz egon da epailearen aurrean eta Urdangarin eta Matasen artean bitartekari lanak egin zituela esan du.
Iñaki Urdangarinek Jaume Matas Balearretako presidente ohiarekin ia 3 milioiko negozioak adostu zituela berretsi du Jose Luis "Pepote" Ballester Balearretako Kirol zuzendari ohiak.
Adierazpen hauen baitan, Noos institutuak 2004-2007 urteetan Matasen Gobernuarekin negozioak egin zituen. Lau ordu eta erdiz egon da Ballester Jose Castro epailearen aurrean. Iñaki Urdangarinen eta Jaume Matasen artean bitartekari lanak egin zituela esan du, izan ere, elitezko kirolariak zirenetik Palmako Dukearen laguna zela berretsi du.
Diru publikoa Urdangarin eta Diego Torres bere bazkidearen enpresara, Nóos institutura, bidaltzeko ustezko iruzurra ikertzen ari da Justizia.
Poliziak egindako txosten baten arabera, Noos Institutuak fakturatu zituen ia 3 milioi euro horietatik, 88.700 euro hegazkin txartelak, ostatuetako egonaldiak eta trenbideko garraioak ordaintzeko erabili ziren, nahiz eta txartel horiek, esaterako, "Balearretako trenekin zerikusirik ez duten".
Bi urtez ikertzen egon ostean, ustezko Kirol eta Turismo foroen kudeaketarako erabilitako dirutzarekin iruzur egin zutela uste dute. Horregatik, Urdangarin Palmako Dukea bera ere inputatuta dago eta deklaratzera deitu du epaileak datorren asterako, otsailaren 25erako.
Iñaki Urdangarinek Jaume Matas Balearretako presidente ohiarekin ia 3 milioiko negozioak adostu zituela berretsi du Jose Luis "Pepote" Ballester Balearretako Kirol zuzendari ohiak.Adierazpen hauen baitan, Noos institutuak 2004-2007 urteetan Matasen Gobernuarekin negozioak egin zituen. Lau ordu eta erdiz egon da Ballester Jose Castro epailearen aurrean. Iñaki Urdangarinen eta Jaume Matasen artean bitartekari lanak egin zituela esan du, izan ere, elitezko kirolariak zirenetik Palmako Dukearen laguna zela berretsi du.Diru publikoa Urdangarin eta Diego Torres bere bazkidearen enpresara, Nóos institutura, bidaltzeko ustezko iruzurra ikertzen ari da Justizia.Poliziak egindako txosten baten arabera, Noos Institutuak fakturatu zituen ia 3 milioi euro horietatik, 88.700 euro hegazkin txartelak, ostatuetako egonaldiak eta trenbideko garraioak ordaintzeko erabili ziren, nahiz eta txartel horiek, esaterako, "Balearretako trenekin zerikusirik ez duten".Bi urtez ikertzen egon ostean, ustezko Kirol eta Turismo foroen kudeaketarako erabilitako dirutzarekin iruzur egin zutela uste dute. Horregatik, Urdangarin Palmako Dukea bera ere inputatuta dago eta deklaratzera deitu du epaileak datorren asterako, otsailaren 25erako.